top of page
Image-empty-state.png

Nu astepta prea mult de la sfârsitul lumii

Gonb.: María Corral (Fas)


Lan munduaren satira egiten duen komedia beltza. Angela produkzioko laguntzailea da, eta errumaniar enpresa baterako jarduten da. Multinazional baten enkarguz, Bukaresten eta herrialdean barrena ibiliko da autoan lan segurtasunari buruzko spotbaterako lekuko bila. Lan prekarioa atsekabeturiko Errumania batean.


Badira eszena eta elkarrizketa barregarriak, gaur egungo panorama geopolitikotik begiratuta harreman sozialei aurre egiteko dagoen era ere lantzen dutenak, herrialdearen oraingo eta iraganeko eguneroko bizitzako xehetasunak barne.


Egikera teknikoa interesgarria da. Zuri-beltza eta kolorea konbinatzen ditu sekuentzia batzuetan. Zuri-beltzezkoek gaur egun gertatzen denari egiten diote erreferentzia, eta kolorezkoek iraganeko bizimodua erakusten dute, nahiz eta begirada nostalgiko horrek ez duen zertan errealitatea islatu.

2564 SAIOA - 2025/05/27

Nu astepta prea mult de la sfârsitul lumii · Rumania/Krozia/Fra/Lux · 2023 · 163 min

Zuz.: Radu Jude · G.: Radu Jude · Arg.: Marius Panduru · Mus.: Errumaniako folka, electronikoa, esperimentala · Akt.: Ilinca Manolache, Ovidiu Pirsan, Nina Hoss, Uwe Boll, Dorina Lazar, Katia Pascariu

Contacto: Jorge Barrio

Sede social y biblioteca: San Nicolás de Olabeaga, 33 2º

Tfno.: 618 31 84 31

Mail: info@cineclubfas.com

Lugar de proyecciones:

Salón Indautxu (Plaza Indautxu s/n)

Patrocinan

Diputación Bizkaia logo
Ayuntamiento Bilbao logo
bottom of page