top of page
Image-empty-state.png

Not a Pretty Picture

+XI KORTeN! Asko falta da?, Ane Cuesta Monge. EH, 2022, 12’. Fik


Gonb.: Ane Cuesta


Zuzendariak hamabi urte lehenago pairatutako eraso sexual baten errekreazioa. Martha bortxatu egin zuten ikaskide zahartxoago baten festan; denbora pasatuta, gertatutakoa dramatizatu egin du aktore talde batekin Nueva Yorkeko loft batean. Erasoaz modu irekian dihardu, eta elkarrizketa zintzoak ditu horrelako egoeretan sortzen diren botere dinamika desorekatuez.


Fikzioa eta dokumentala nahasten dituen lan kilikagarria, barneko drama adierazten duena zuzendariaren eta aktoreen arteko interakzioarekin. Kontakizun originala eta oso indartsua horrelako egoera bat nola sumatzen den ikusteko.


Zuzendariaren hitzetan, "uste dut ona izan zela formatu dokumental-narratibo hori erabiltzea, zeren eta esan nahi zuen nik neuk ere argiago ulertu behar nuela. Gauza izan behar nuen gertatu zitzaidana beste batzuei kontatzeko".

2527 SAIOA - 2024/05/14

Not a Pretty Picture · AEB · 1976 · 83 min

Zuz.: Martha Coolidge · G.: Martha Coolidge · Arg.: Don Lenzer, Fred Murphy · Mus.: Tom Griffith · Akt.: Michele Manenti, Jim Carrington, Anne Mundstuck, John Ferdinatz, Amy Wright

bottom of page