top of page
Image-empty-state.png

Nostalgie de la lumière

Intermón Oxfam eta Bilboko Institut Français-ekin elkarlanean emanaldia


Europar dokumentalarik onena, European Film Academy 2010


Nostalgie de la lumière zeruaren eta lurraren arteko distantziari buruzko filma da, argiaren eta gizakien arteko distantziari buruzkoa; hau da, gizakien arteko joan-etorri misteriotsuei buruzkoa. Mundu guztitik iritsitako astronomoak Atacamako basamortuan biltzen dira, 3.000 metroko altueran, Txileko iparraldeko izarrak behatzeko. Bertan, zeruaren gardentasunak unibertsoaren mugak ikustea ahalbidetzen du. Lurzoruaren idortasunak, berriz, giza hondakinak betirako bere horretan mantentzen ditu: momiak, esploratzaileak, meatzariak, indigenak eta diktadura garaiko preso politikoak. Astronomoek zeruan lurretik kanpoko bizitza bilatzen duten bitartean, emakume talde batek lurzoruko harriak mugitzen ditu: beraien senitartekoen bila ari dira.

2147 SAIOA - 2013/10/15 NOSTALGIE DE LA LUMIÈRE ∙ Frantzia/Alemania/Chile ∙ 2010 ∙ 90 min. Zuz.: Patricio Guzmán ∙ G.: Patricio Guzmán ∙ Arg.: Katell Djian ∙ Mnt.: Patricio Guzmán eta Emmanuelle Joly ∙ M.: Miguel Miranda eta José Miguel Tobar ∙ Eko.: Renate Sachse / Meike Martens / Cristóbal Vicente ∙ Akt.: Dokumentala

Harremanetarako: Jorge Barrio

Administrazioaren eta liburutegiaren helbidea:

San Nikolas de Olabeaga kalea, 33, 2º

618 31 84 31  -  info@cineclubfas.com

Proiekzio Aretoa:

Indautxu Aretoa (Indautxu Plaza z/g)

Babesten dute

Diputación Bizkaia horizontal.png
ayuntamiento-bilbao-logo-vector-reducido
bottom of page