
Nostalgie de la lumière
Intermón Oxfam eta Bilboko Institut Français-ekin elkarlanean emanaldia
Europar dokumentalarik onena, European Film Academy 2010
Nostalgie de la lumière zeruaren eta lurraren arteko distantziari buruzko filma da, argiaren eta gizakien arteko distantziari buruzkoa; hau da, gizakien arteko joan-etorri misteriotsuei buruzkoa. Mundu guztitik iritsitako astronomoak Atacamako basamortuan biltzen dira, 3.000 metroko altueran, Txileko iparraldeko izarrak behatzeko. Bertan, zeruaren gardentasunak unibertsoaren mugak ikustea ahalbidetzen du. Lurzoruaren idortasunak, berriz, giza hondakinak betirako bere horretan mantentzen ditu: momiak, esploratzaileak, meatzariak, indigenak eta diktadura garaiko preso politikoak. Astronomoek zeruan lurretik kanpoko bizitza bilatzen duten bitartean, emakume talde batek lurzoruko harriak mugitzen ditu: beraien senitartekoen bila ari dira.
2147 SAIOA - 2013/10/15
NOSTALGIE DE LA LUMIÈRE ∙ Frantzia/Alemania/Chile ∙ 2010 ∙ 90 min
Zuz.: Patricio Guzmán ∙ G.: Patricio Guzmán ∙ Arg.: Katell Djian ∙ Mnt.: Patricio Guzmán eta Emmanuelle Joly ∙ M.: Miguel Miranda eta José Miguel Tobar ∙ Eko.: Renate Sachse / Meike Martens / Cristóbal Vicente ∙ Akt.: Dokumentala