top of page
Image-empty-state.png

Ne croyez surtout pas que je hurle

+ KORTeN! Kaleko Antzerkia, Koldo Edorta Carranza, EH / 2019 / 7’. Dok


Gonb: Koldo E. Carranza (zuz), Norberto Albóniga (Fas)


“2016ko urtarrila. Sei hilabete da nire maitasun harremana amaitu zela. 45 urterekin, bakar-bakarrik bizi naiz landa eremuko herri txiki batean: autorik gabe, lanik gabe eta etorkizunerako ikusmugarik gabe. Natura oparoz inguraturik egon arren, ezin nire etsipena arindu. Azaroko atentatuek Frantzia larrialdian hondoratu dute, eta ezindua sentitzen naiz, galdua. Zinema da nire azken gordelekua: erabakitzen dut motelaldi pertsonal hori filmatzea etengabe ikusten ditudan film mordo bateko planoak editatuz”. Frank Beauvais 


Film izugarri originala, zuzendariaren aldartea erakusten baitu zenbait film pusketaren bitartez, eta horietan babesten da sufrimendu betean.


Sekuentzia laburrez osatutako montajeak aurrera egiten du off-eko ahots batekin, zeinarekin egoera, sentimenduak eta ideiak azaltzen dituen.

2397 SAIOA - 2020/10/6 NE CROYEZ SURTOUT PAS QUE JE HURLE · Frantzia · 2019 · 75 m. Zuz.: Frank Beauvais - G.: Frank Beauvais · Arg. (zuri-beltz) · Dokumentala: Frank Beauvais.
bottom of page