top of page
Image-empty-state.png

My Mexican Bretzel

+ KORTeN! Zubiye, Íñigo Jiménez Bohoyo.   EH, 2020, 11’. Dok.


Gonb.: Nuria Giménez Lorang (zuz), Iñigo Jiménez Bohoyo (zuz)


Filma bera emakume baten eguneroko bat da, eroso bizi den klase ertaineko emakume baten eguneroko intimoa, Vivian Barrettena, eta Leon haren senarrarenak dira irudiak, industriagizon aberats batenak, lehengo mendeko 40-60ko urteen artekoak.

Irudi ederrak eta testua lehenengo pertsonan emana; biek elkarturik irudi horietan baino existitzen ez den mundu baterantz garamatzate. Eta geruza bat baino gehiago ditu: melodrama pertsonala; gaurko emakumeetara hedatzen diren sentimendu eta bizipen femeninoak; eta errealitatearen gaineko gogoeta bat, honelako esaldietan ikusten dena: “Oraintxe bertan ez dakit zer ari garen, egiten duguna filmatzen edo egiten duguna egiten filmatzen ari garelako”; eta: “Uste dut filmatzea dela modurik onenetako bat norbere burua engainatzeko”.

2424 SAIOA - 2021/5/4 MY MEXICAN BRETZEL · Espainia · 2019 · 73 m. Zuz.: Nuria Giménez Lorang · G.: Nuria Giménez Lorang · Arg.: Frank A. Lorang, Ilse G. Ringier · Akt.: Dokumentala, (Hizlariak: Ilse g. Ringier, Frank A. Lorang)
bottom of page