Image-empty-state.png

Mia Aioniotita Kai Mia Mera

Gonb: Iñigo Ongay (irak-filo)


“Zenbat irauten du biharko egunak? Betirako eta egun bat gehiago”. Angelopulosek benetako poesia sortzen du pertsona baten bizitzaren gainbeheratik.


Alexandre idazlea da, eta sentitzen du egun gutxi geratzen zaizkiola bizitzeko; hori dela eta, ospitale hotz batean itxi beharrean, oroitzapenetan murgilduko da, eta orainaren lainopetik bere iraganeko hondartza argitsura itzuliko.


Noraezean dabilen horretan, etorkin albaniar txiki batekin topo egingo du, eta bidea elkarrekin egingo dute batek heriotzarantz eta besteak bizitzarantz. Lirikotasun txundigarria du, eta soinu banda goxoa, oso ondo ezkontzen dena argazkien trataera arretatsuarekin; plano luzeak eta montaje zoragarria.


Bete-beteko klasiko honek primerako gidoia eta lan tekniko zoragarria uztartzen ditu. Cannesen (1998) Urrezko Palma eta Epaimahai Ekumenikoaren Saria jaso zituen.

2399 SAIOA - 2020/10/20
MIA AIONIOTITA KAI MIA MERA · Grezia/Fra/Ita · 1998 · 130 m.
Zuz: Theodoros Angelopoulos · G: Theodoros Angelopoulos, Tonino Guerra, Petros Markaris, G. Silvagni · Mus: Eleni Karaindrou · Arg: Giorgos Arvanitis, Andreas Sinanos · Akt.: Bruno Ganz, Isabelle Renauld, Fabrizio Bentivoglio,