top of page
Image-empty-state.png

Loving Vincent

+KORTeN! (9) Viacruxis, Ignasi López, Cat, 2018, 11’ (A)


Gonbidatua: Pedro Rivero (zuzendaria eta ANIMAKONen zuzendaria)


Poloniar ekoizpena da Dorota Kobielak (Bytom, Polonia 1978) eta Hugh Welchmanek (Bracknell, Ingalaterra 1975) elkarrekin zuzendutako film luzea; bigarren film luzea du Kobielak eta lehenengoa Welchmanek. Erabat eskuz animatutako filma da, Van Goghen estiloari jarraiki, eta ondo merezitako omenaldia egin nahi die nederlandarraren bizitzari eta lanari.


Argudioak kontatzen du Armandek, Van Goghen laguna den Roulin postariaren semeak, margolariaren azkeneko eskutitza hartzaileari entregatzeko egiten duen saiakera. Auvers-sur-Oise hirira eramango du bidaiak, hil aurreko bere azkeneko etxera. Margolaria ezagutu zuten jendearekin eta lekuekin topo egitea artistaren arimarako bidaia mistikoa izango da protagonistarentzat, eta horrek bere heriotzari –baita bere bizitzari ere– zentzua aurkitzen lagunduko dio.


Van Goghen buruan sartzen gaitu filmak, hura ezagutu zutenen kontakizunen eta Armanden irudimenaren bitartez.Ikusleak Van Goghen margolanik ezagunenen bitartez bidaiatuko du, protagonistaren ikerkuntza jarraitzeko. Bidaia gero eta onirikoagoa bihurtuko da, tramak ez baitu lortzen egia objektibo bat aurkitzerik.


2018ko Oscar sarietarako izendatuta dago, animazioko film luze onenaren sarirako.

2333 SAIOA - 2018/11/20 LOVING VINCENT · Polonia/EB/AEB · 2017 · 95 min. · (Ani) Zuz.: Dorota Kobiela · Hugh Welchman · G.: Dorota Kobiela, Hugh Welchman, Jacek Dehnel · Arg.: Tristan Oliver, Lukasz Zal · Eko.: BreakThru Productions / Trademark Films / Silver Reel / Odra Film / Centrum Technologii Audiowizualnych / Polski Instytut Sztuki Filmowej · M.: Clint Mansell · Akt.: (ahotsak) Douglas Booth, Helen McCrory, Saoirse Ronan, Aidan Turner, Eleanor Tomlinson, Chris O’Dowd, Jerome Flynn, John Sessions, Holly Earl, Robert Gulaczyk, James Greene, Bill Thomas, Martin Herdman, Josh Burdett, Richard Banks, Shaun Newnham

Contacto: Jorge Barrio

Sede social y biblioteca: San Nicolás de Olabeaga, 33 2º

Tfno.: 618 31 84 31

Mail: info@cineclubfas.com

Lugar de proyecciones:

Salón Indautxu (Plaza Indautxu s/n)

Patrocinan

Diputación Bizkaia horizontal.png
ayuntamiento-bilbao-logo-vector-reducido
bottom of page