top of page
Image-empty-state.png

Los reyes del mundo

+KORTeN!: Tula, Bea de Silva. EH, 2022, 12’. Fik


Gonb: Ana Barrena Lertxundi (Fas)


Donostiako Zinemaldiaren irabazle berria. Laura Mora Ortega zinemagilea deskubritu dugu (Medellin, Kolonbia, 1981), telebistaren munduko kameren atzean zaildua bera. Bigarren film luze honi distiraz eta trebetasunez ekin dio. Bertan, errealitate gordin eta zinezko bat erakusten digu. Horretarako gazteria, adiskidetasuna, errebeldia, erresistentzia, duintasuna eta desobedientzia darabiltza.


Bost adiskide: Ra, Culebro, Sere, Winny eta Nano, erreinurik ez duten bost errege. Familiarik eta legerik ez duten bost gazte, kalean bizi direnak eta zeozer hobea bilatzen dutenak.

Bostokin bidaiatuko dugu, eta tarteka ikusiko ditugu krudelkeria eta poesia eta tarteka abilezia eta zirkun-zarkunak. Horrek, alde batera edo bestera, hunkitu egingo gaitu (bestela, ez gara gizakiak). Film honek zirrara biziak sorraraziko dizkigu segundo baten ziztuan. Bizipen handia.

2493 SAIOA - 16/05/2023

Los reyes del mundo · Kolonbia/Luxemburgo/Frantzia/Mexiko/Norvegia · 2022 · 111 min

Zuz.: Laura Mora Ortega · G.: María Camila Arias · Arg.: David Gallego · Mus.: Leonardo Heiblum, Alexis Ruiz · Akt.: Carlos Andrés Castañeda, Davison Florez, Brahian Acevedo, Cristian Campaña, Cristian David Duque

bottom of page