top of page
Image-empty-state.png

Lope

Euskal Gidoigileak-ekin elkarlanean saioa 


Filma aurkezteko Ignacio del Moral gidoilariak egingo digu bisita.


Gauza jakina da idazle askoren bizimoduak hainbat nobela idazteko ematen duela. Lope de Vegaren kasua da, gaztaroan izandako amodioek film baterako materiala eman diote Andrucha Waddingtoni.


Bitxia bada ere, zuzendari brasildar batek eraman du pantaila handira poeta espainiarraren biografia. Antza, bere lana ez du batere gaizki egin, Venezia eta Torontoko jaialdietarako hautatu baitute.


XVI. mendeko Madrilen, idazle ezaguna izan aurretik Lope de Vegak bi emakumerekin izan zuen harreman sutsua da filmaren ardatza. Batetik, Isabel de Urbina dago, gerora haren emaztea izanen zena, baita alabaren ama ere. Bestetik, Elena Osorio, Velazquez familia boteretsuaren alaba. Idazleak haren aitarentzat idazten zituen komediak, eta bitartean alabari gorte egin.

2116 SAIOA - 2012/12/4 LOPE · Espainia/Brasil ∙ 2010 ∙ 126 min. Zuz.: Andrucha Waddington ∙ G.: Jordi Gasull eta Ignacio del Moral ∙ Arg.: Ricardo Della Rosa ∙ Mnt.: Sérgio Mekler ∙ Eko.: Mercedes Gamero, Jordi Gasull, Edmon Roch, Teddy Villalba eta Andrucha Waddington ∙ Akt.: Leonor Watling, Sonia Braga, Luis Tosar, Pilar López de Ayala, Alberto Ammann, Antonio de la Torre, Miguel Ángel Muñoz eta Juan Diego

Harremanetarako: Jorge Barrio

Administrazioaren eta liburutegiaren helbidea:

San Nikolas de Olabeaga kalea, 33, 2º

618 31 84 31  -  info@cineclubfas.com

Proiekzio Aretoa:

Indautxu Aretoa (Indautxu Plaza z/g)

Babesten dute

Diputación Bizkaia horizontal.png
ayuntamiento-bilbao-logo-vector-reducido
bottom of page