Limbo
Zinegoak-ekin elkarlanean saioa
Gonb.: Carlos Loureda (kritikoa)
Ben Sharrocken estilo pertsonalak ezerezaren erdian jartzen gaitu. Paisaia isolatua, idorra eta etsaia, eta lau pertsonaia: Omar, Farhad, Walef eta Abedi. Errefuxiatuez, immigrazioaz, integrazioaz, marjinazioaz, ezertaz eta guztiaz hitz egiten du. Ia ez da ezer gertatzen, baina intentsitatea minuturo sentitzen da.
Eskergabetasuna eta elkartasuna, ia erdibana destilatzen dira pelikulan zehar, pertsonaia bakoitzean barneratu eta gogoeta egitera garamatzatelarik, ez 'nondik gatozen, nora goazen eta nor garen' hori, baizik eta zergatik ez gara denok sartzen? Nork banatzen du lurra? Hobe joan edo geratu? Zalantzarik gabe, Ben Sharrockek kalitate bikainarekin eta une hunkigarriekin egingo dio aurre 'errealitate' horri. Zinea, zinea.