top of page
Image-empty-state.png

Libre te quiero

Gonb.: Basilio Martín Patino, zuzendaria


Libre te quiero (Basilio Martín Patino, 2012) 15M protesta mugimenduari buruzko dokumental ederra da. Dokumental honen ezaugarri nagusia da ez dagoela offeko narratzailerik ez elkarrizketaturik: noizean behingo musikaz gain, manifestazio eta elkarretaratzeetako soinuak dira entzuten ditugunak: batzuetan jendearen hitzaldiak, besteetan batukadak, Sol plazako akanpadan jotzera datozen era eta estilo guztietako musikariak… Muntaketak ere horixe erakusten digu: haur, zahar, gazte, gizon eta emazte, jendea eta jendea, protestan dabiltzanak gehienak, poliziak ere bai ez gutxi, ikusmiran daudenak inoiz edo behin. Irudiak ederrak dira, eta manifestazio jendetsu batek bertan dagoenarengan sortzen duen hipnosi efektuaren modukoa eragiten diote ikusleari. Ez dago narrazio espliziturik, ez azalpen historikorik, ez testuinguru politikorik. Beharrik ere ez beharbada.

2151 SAIOA - 2013/11/5 LIBRE TE QUIERO ∙ Espainia ∙ 2012 ∙ 60 min. Zuz.: Basilio Martín Patino ∙ G.: Basilio Martín Patino ∙ Arg.: Alfonso Parra ∙ Mnt.: Jorge Lacaci eta Adoración G. Elipe ∙ M.: Libre te quiero, Amancio Prada ∙ Eko.: La Linterna Mágica S.L. · Akt.: Dokumentala

Contacto: Jorge Barrio

Sede social y biblioteca: San Nicolás de Olabeaga, 33 2º

Tfno.: 618 31 84 31

Mail: info@cineclubfas.com

Lugar de proyecciones:

Salón Indautxu (Plaza Indautxu s/n)

Patrocinan

Diputación Bizkaia horizontal.png
ayuntamiento-bilbao-logo-vector-reducido
bottom of page