Image-empty-state.png

Liberté

Gonb.: Albert Serra (zuz)


Badirudi Albert Serra Fas klubeko ‘seme kutuna’ dela. Aho bete hortz utzi gintuen bere Honor de cavalleria (2006) lanarekin eta El Quijote eleberriaz duen ikuspegiarekin; izan ere, ohiko eskema narratzaileak hautsi zituen ordurako... Film horri beste film batzuek jarraitu zioten —horiek ere pasatu ziren Fas klubetik—, eta Albertek bere marka utzi

zuen, bai pantailan bai ‘zuzenean’.


Liberté filmean berriz ere harrituko gaitu, ez bakarrik Historiaz duen irakurketagatik, musikaren erabilera guztiz finagatik eta hipnotizatzen duten planoen trataeragatik, baizik eta gidoi ausartago, ‘askeago’ eta subertsiboago bat ematen duelako ere. Ez gaitu epel utziko, baina era berean, ezin dizute kontatu, ikusi egin behar duzu.

2374 SAIOA - 2020/1/14
LIBERTÉ · Catalunya/Frantzia · 2019 · 133 min.
Zuz.: Albert Serra · G.: Albert Serra · Arg.: Artur Tort · Akt.: Helmut Berger, Marc Susini, Baptiste Pinteaux, Iliana Zabeth, Lluís Serrat, Laura Poulvet, Théodora Marcadé, Catalin Jugravu, Francesc Daranas.