Les vacances de Monsieur Hulot
«1953ko bitxiak» ziklo berezia
Louis Delluc saria 1953an
Gonb.: Kepa Sojo, zinema zuzendaria
Jacques Tatiren lehenengo maisulana Jour de fête (Jaieguna) da (1949an Veneziako Zinema Jaialdiaren sari nagusia lortu zuena, eta 1950ean, berriz, Canneskoa). 1953an, bigarren maisulana filmatu zuen: Les vacances de Monsieur Hulot (Hulot jaunaren oporrak). Bertan ere, zuzendari, aktore eta gidoilari aritu zen. Hulot jauna pertsonaia sortu zuen egileak. Hulot oporretara doa Saint Mar-sur-Mer herrira, Bretainiako kostaldera, familiarekin nola ez. Baina, iritsi eta berehala, anabasa sortuko du bertan uda ematen ari diren turisten artean, eta turistengandik bizi diren herrikideen artean. Egoera zoro eta zentzugabekoak tartean, Tatik XX. mendeko aurrerabide teknologikoez trufa egin zuen, eta garaiko gizartearen ohitura asko kritikatu zituen. Lan honekin, aurreko arrakastak gainditu zituen Jacques Tatik, eta Louis Delluc saria jaso zuen 1953an. Bi urte beranduago, atzerriko filma onenen artean aukeratu zuten Oscar sarietan.