top of page
Image-empty-state.png

Les vacances de Monsieur Hulot

«1953ko bitxiak» ziklo berezia


Louis Delluc saria 1953an


Gonb.: Kepa Sojo, zinema zuzendaria


Jacques Tatiren lehenengo maisulana Jour de fête (Jaieguna) da (1949an Veneziako Zinema Jaialdiaren sari nagusia lortu zuena, eta 1950ean, berriz, Canneskoa). 1953an, bigarren maisulana filmatu zuen: Les vacances de Monsieur Hulot (Hulot jaunaren oporrak). Bertan ere, zuzendari, aktore eta gidoilari aritu zen. Hulot jauna pertsonaia sortu zuen egileak. Hulot oporretara doa Saint Mar-sur-Mer herrira, Bretainiako kostaldera, familiarekin nola ez. Baina, iritsi eta berehala, anabasa sortuko du bertan uda ematen ari diren turisten artean, eta turistengandik bizi diren herrikideen artean. Egoera zoro eta zentzugabekoak tartean, Tatik XX. mendeko aurrerabide teknologikoez trufa egin zuen, eta garaiko gizartearen ohitura asko kritikatu zituen. Lan honekin, aurreko arrakastak gainditu zituen Jacques Tatik, eta Louis Delluc saria jaso zuen 1953an. Bi urte beranduago, atzerriko filma onenen artean aukeratu zuten Oscar sarietan.

2137 SAIOA - 2013/5/14 LES VACANCES DE MONSIEUR HULOT · Frantzia ∙ 1953 ∙ 114 min. Zuz.: Jacques Tati ∙ G.: Jacques Tati eta Henri Marquet ∙ Arg.: Jacques Mercanton eta Jean Mousselle ∙ M.: Alain Romans ∙ Eko.: Cady Films∙ Akt.: Jacques Tati, Nathalie Pascaud, Michèle Rola, Valentine Camax

Contacto: Jorge Barrio

Sede social y biblioteca: San Nicolás de Olabeaga, 33 2º

Tfno.: 618 31 84 31

Mail: info@cineclubfas.com

Lugar de proyecciones:

Salón Indautxu (Plaza Indautxu s/n)

Patrocinan

Diputación Bizkaia horizontal.png
ayuntamiento-bilbao-logo-vector-reducido
bottom of page