top of page
Image-empty-state.png

Le passé

Aurkezpena: Ana Aizpiri, EiTBko kazetaria eta Fas Zineklubeko bazkidea


Ahmad, gizon iraniarra, Parisera doa Marieri dibortzioa eskatzera, eta beraien arteko gorabeherak azaltzen dizkigu Asghar Farhadiren azkenengo filme honek. Baina horrez gain, agian erdi izkutaturik, etorkinek aldean daramaten identitate krisialdia edota inmigrazioak dakartzan traumak, are gehiago: kolonialismo ostean datozen kexkak… Gidoia aparta dugu, kamera mugikorraren bitartez eta etengabeko dramatizazioa erakutsiz, filmea guztiz erakargarri egingo zaio ikuslegoari; oso istorio argitsua adierazten baitigu gatazka familiar honek.


Aktore zuzendaritzan trebe-trebea izanik Farhadik, aktore helduak zein gaztetxoak bikainak dira beraien interpretazioetan; sortzen diren emozioak geure begietara hurbilduz.

2196 SAIOA - 2015/1/20 LE PASSÉ · Frantzia/Iran ∙ 2013 ∙ 97 min. Zuz.: Asghar Farhadi ∙ G.: Asghar Farhadi ∙ Arg.: Mahmoud Kalari ∙ Mnt.: Juliette Welfling ∙ M.: Evgueni Galperine eta Youli Galperine ∙ Eko.: Memento Films Production ∙ Akt.: Bérénice Bejo, Tahar Rahim, Babak Karimi, Ali Mosaffa
bottom of page