top of page
Image-empty-state.png

Le fils de Joseph

Bilboko Institut Français-ekin elkarlanean emanaldia


Gonb.: Alfonso Vallejo


Drama familiar bat non parabola erlijiosoaren zenbait aurpegi aurkezten diren, eguneroko bizitzan oinarritutako istorio errealista. Vicente, nerabe bat, bere amaren, Maria, amodioarekin koskortzen da, baina berak inoiz ez dio bere aitaren izena esan. Egun batean bere aitaren identitate ezagutuko du, Oscar Pormenor izeneko Parisko editore berekoi eta ziniko bat. Gazteak mendekurako plan bat asmatzen du baina Joseph izeneko gizon batekin topo egingo du, zeinek bere bizitza eta baita amarena aldatzen du.


Zuzendariaren azkenengo lana da, eta Espainian estreinatutako lehena. Green 60. hamarkadan EEBBetatik Frantziara emigratzen du eta hamar bat urte geroago «Le théâtre de la Sapience», konpainia sortzen du. Barrokoaren antzerkia berpiztea bilatzen du, non musika eta dantza nahasten den, aktoreak elkarri begira aurkezten direlarik. Nahiz eta bere lan zinematografikoan bere antzerki ibilbidean erlazioa eduki zezaketen planteamenduak ikusi, Green-ek hainbatetan adierazi du bere nahiak bestelakoak direla. Le fils de Joseph-en ezaugarri garrantzitsuak honako hauek dira: planoen frontalitatea, antzezpen errezitatuak (antzezpen errealismoaren ausentzia, Robert Bresson eraginez), aktoreen gelditasuna (Yasujiro Ozuren zinemaren eraginez) eta planoetatik pertsonaien irteerak eta sarrerak.

2293 SAIOA - 2017/10/17 LE FILS DE JOSEPH ∙ Frantzia ∙ 2016 ∙ 115 min. Zuz.: Eugène Green ∙ G.: Eugène Green · Arg.: Raphaël O'Byrne · Mnt.: Valérie Loiseleux · Eko.: Coffee and Films / Les Films du Fleuve / Jean-Pierre Dardenne / Luc Dardenne · Akt.: Victor Ezenfis, Natacha Régnier, Fabrizio Rongione, Mathieu Amalric, Maria de Medeiros

Harremanetarako: Jorge Barrio

Administrazioaren eta liburutegiaren helbidea:

San Nikolas de Olabeaga kalea, 33, 2º

618 31 84 31  -  info@cineclubfas.com

Proiekzio Aretoa:

Indautxu Aretoa (Indautxu Plaza z/g)

Babesten dute

Diputación Bizkaia horizontal.png
ayuntamiento-bilbao-logo-vector-reducido
bottom of page