top of page
Lasa eta Zabala
«Euskal Gidoigileak»-ekin elkarlanean emanaldia
Gonb.: Pablo Malo, zuzendaria eta Joanes Urkixo, gidoigilea
1983ko urria. Joxean Lasa eta Joxi Zabala euskal errefuxiatu gazteak Baionan aztarnarik utzi gabe desagertu dira. Hamabi urte igaroko dira beraien gorpuak identifikatuak izan arte, erailda eta kare biziz ehortzita. Horrela sumario luze bezain okerra hasiko da; Iñigo, senideen abokatua, eta Fede bere laguntzailea, hiltzaileak justiziaren aurrera eramaten saiatuko dira, eta arrisku pertsonal biziei aurre egitearekin batera, joko zikinari joko zikinaz erantzutea zilegi den erabaki beharko dute.
* Zuzendariari buruzko informazio gehiago: 2011ko lehenengo hiruhilekoaren Fas zineklubaren programan eta gure web orrian: www.cineclubfas.com.
2214 SAIOA - 2015/5/26
LASA ETA ZABALA ∙ Espainia ∙ 2014 ∙ 107 min.
Zuz.: Pablo Malo ∙ G.: Joanes Urkixo ∙ Arg.: Aitor Mantxola ∙ Mnt.: Raúl López ∙ M.: Pascal Gaigne ∙ Eko.: Abra Prod. S.L. ∙ Akt.: Unax Ugalde, Francesc Orella, Oriol Vila, Jon Anza, Cristian Merchan, Ricard Sales, Javier Mora, Iñaki Ardanaz
bottom of page