top of page
Image-empty-state.png

Lacombe lucien

Aurk.: José Mari Ugarte, Fas Zineklubeko bazkidea


1944ko udan, Frantzia okupatuaren garaian, herri txiki batean. Lucien Lacombe, 18 urteko gaztea da, garbiketa lanetan dabilena eta analfabetoa. Aita Alemanian preso, Erresistentzian parte hartzeagatik. Bitartean amak bere nagusiarekin harreman intimoak ditu. Lucien gazteak Erresistentzian parte hartu nahi du, baina ez dute onartzen. Okupazio poliziarekin elkarlanean ari direnek bereganatzen dute eta bertan oso eroso sentitzen hasiko da.


Louis Mallek okupazioaren ikuspuntu pertsonala erakusten du, bertsio heroiko ofiziala desmitifikatzen eta bizirik irten nahi duten bertako kolaboratzaileen elkartrukea azaleratzen du. Bide batez, naziekin elkarlanean aritzeak sentiarazten dituen emozioen prozesu psikologikoak aztertzen ditu, izugarrizko autoritarismopean gerta daitekeen moduan. Ez du epaiketarik egiten, ekintzen erakusketa soila baizik.


Aktore ez-profesionalekin lan egiten du film honetan. Argazkigintza eta musika aipagarriak dira. Au revoir les enfants(1987) film arrakastatsuarekin gaia berreskuratuko du.

2279 SAIOA - 2017/4/18 LACOMBE LUCIEN ∙ Frantzia ∙ 1974 ∙ 140 min. Zuz.: Louis Malle ∙ G.: Louis Malle eta Patrick Modiano · Arg.: Tonino Delli Colli · Mnt.: Suzanne Baron · M.: Django Reinhardt · Eko.: N.E.F./ U.P.F. / Vides Films / Hallelujah Film · Akt.: Pierre Blaise, Aurore Clément, Thérèse Giehse, Holger Lowenadler
bottom of page