top of page
Image-empty-state.png

La vida lliure

Gonbidatua: Marc Recha (zuzendaria)


Zalantzarik gabe, Marc Recha Marc Recha da, nahi duen eta gustuko duen zinema egiten du. Atzera begira jartzen bagara, 1999an deskubritu genuen bere lana, L’arbre de les cireres.2001ean bisitan izan genuen, (eta asko gustatu zitzaigun) Pau i el seu germa; Fas zineklubaren 50. urteurreneko hitzaldietan parte hartu zuen, 2016an ekin genion berriro ‘hegaldiari’, Un dia perfecte per volar eta orain, 2018. urte honetan, La vida lliure, istorio magiko horrek imajinaraziko digu –ez da batere erreza gaur egun– dena ikusi eta ukitu

beharra dugula eta 30 segundotan desagertzen dela.


Soila da Marc-ek dakarkigun proposamena… eser zaitez, ‘ipuin’ bat kontatuko dizut eta (Rom-Sergi Lopezek jokatzen du paper hori) eta zu, ikusle hori (Tina-Mariona G. eta Biel-Macia A. infanteak bezala) entzun arretaz, eta murgil zaitez istorioan.Gainera, dekoratu ‘magiko’ batean kokatzen gaitu, Menorcan, txikia izanagatik bere handitasuna duen uhartean. Aitona (Conco-Miquel Gelabert), itsasontziko bikote misteriotsua, gerra (I.

Mundu Gerra, 1914-1918), itsasoa, Aljeriarako emigrazioa (bitxia eta gaurkotasun handikoa, ezta?) gehitu, eta ziur amesten hasiko zarela.


Badirudi korrontearen aurka jartzen dela Marc Recha, mugikorren eta Interneten garaian, ahozko narrazioa berreskuratzen du, istorioa pausatzen joan dadin eta, horrela, misterioa gehitzen.Haurtzaroan handitu eta ezinbesteko bihurtzen den jakin-min hori: zer gertatuko da?... Egon zaitez adi.

2327 SAIOA - 2018/10/9 

LA VIDA LLIURE · Catalunya · 2017 · 90 min. 

Zuz.: Marc Recha · G.: Marc Recha · Arg.: Hélène Louvart · Eko.: La Perifèrica Producciones / Televisió de Catalunya / Turkana Films · M.: Pau Recha · Akt.: Sergi López, Mariona Gomila, Macià Arguimbau, Miquel Gelabert, Nuria Prims, Blai Bonet

Contacto: Jorge Barrio

Sede social y biblioteca: San Nicolás de Olabeaga, 33 2º

Tfno.: 618 31 84 31

Mail: info@cineclubfas.com

Lugar de proyecciones:

Salón Indautxu (Plaza Indautxu s/n)

Patrocinan

Diputación Bizkaia horizontal.png
ayuntamiento-bilbao-logo-vector-reducido
bottom of page