La reconquista
Errekonkista, Jonas Truebaren laugarren luzemetraia da. Manuela eta Olmo, 15 urte igaro ondoren elkar ikusiko zutelakoan (nerabezaroan egindako promesa), film honek topaketa hori kontatuko du. Premisa erromantiko honetatik hasita, Errekonkistadenboraren bilaketa bati buruzko filma da, denboraren kontzientziarena, galdutako denborarena eta berreskuratutako denborarena. Gure oroitzapenak eta gure memoria galdua, hitzak, keinuak eta leialtasunez jarraitzen ditugun sentimenduak nahasten dira denak film honetan, haiek guztiak badira gu definitzen gaituztenak eta orainean, iraganean eta etorkizunean interpelatzen gaituztenak.
Errekonkista oihartzun desberdinak izango ditu, hitzen, keinuen, abestien, soinuen, koloreen eta begiraden erritmo desberdinen bitartez.
Azken finean, Jonasek gustatzen zaion zinea egiten du, bere isla dena.
2287 SAIOA - 2017/5/30
LA RECONQUISTA ∙ Espainia ∙ 2016 ∙ 108 min.
Zuz.: Jonas Trueba ∙ G.: Jonas Trueba · Arg.: Santiago Racaj · Mnt.: Marta Velasco · M.: Rafael Berrio · Eko.: Los ilusos films · Akt.: Itsaso Arana, Francesco Carril, Aura Garrido, Pablo Hoyos