top of page
Image-empty-state.png

La mano invisible

«Mugarik gabeko Ekonomilariak» eta «Ekonomisten Euskal Elkargoa»-rekin elkarlanean saioa


+Flb: Ejecutor (F) ∙ Euskadi ∙ 2016 ∙ 10 min ∙ Zuz.: Javi Arriaga


Gonb.: Daniel Cortazar, gidoigilea; Lander Otaola, film laburraren aktorea


Eraikin industrial batean hamaika pertsona kontratatu dituzte lana ikus-entzule talde baten aurrean egiteko: igeltsero bat horma bat eraikitzen ari da, geroago eraitsiko duena; emakume gazte bat piezak jartzen ari da muntaketa kate batean, zertarako balio ote duten ez dakiela; harakin bat deskonposizio prozesuan dauden animaliak zatitzen; biltegiko mutil bat kaxak alde batetik bestera mugitzen; teleoperadore bat galdeketak egiten, laneko iritziak biltzeko; mekanikari bat auto bat desmuntatzen, gero berriro muntatzeko… Eta aurrean publikoa dute, ilunpean laneko ikuskizun “zoragarria” behatzen. Artelana, reality showa, esperimentu makabroa: ez dakite zer duten aurrean, ezta zein eskuk mugitzen dituen txoxongilo-antzerki gaizto horretako hariak ere. Isaac Rosaren nobela homonimoan oinarritutako filma.

2301 SAIOA - 2017/12/12 

LA MANO INVISIBLE ∙ Espainia ∙ 2016 ∙ 80 min. 

Zuz.: David Macián ∙ G.: David Macián eta Daniel Cortazar, Isaac Rosa-ren liburuan oinarrituta · Arg.: Fernando Fernández · Mnt.: Daniel Cortazar · M.: Paco Alcázar · Eko.: La mano invisible · Akt.: Marta Larralde, Marina Salas, Anahí Beholi, Josean Bengoetxea, Eduardo Ferrés, Elisabet Gelabert

Harremanetarako: Jorge Barrio

Administrazioaren eta liburutegiaren helbidea:

San Nikolas de Olabeaga kalea, 33, 2º

618 31 84 31  -  info@cineclubfas.com

Proiekzio Aretoa:

Indautxu Aretoa (Indautxu Plaza z/g)

Babesten dute

Diputación Bizkaia horizontal.png
ayuntamiento-bilbao-logo-vector-reducido
bottom of page