top of page
Image-empty-state.png

La belle et la meute

Institut Français eta Emakumeak Babel-ekin elkarlanean saioa


Gonb.: Maya Amrane (Emakumeak babel)


Kaouther ben Hania (Sidi Bouzid, Tunisia. (1977), Tunisian eta Frantzian zinea ikasi zuen. 2005ean bere lehen lana egin zuen, Brèche, eta hortik aurrera fikzioa eta dokumentala uztartzen dituzten lanekin jarraitu zuen. Cannesen, 2014an, Le Challat de Tunis bere lehen film luzea aurkeztu zuen jaialdiaren atal paraleloetan. Zainebek elurra gorroto du (2016) izan zen bere hurrengo lana, eta 2017an Cannesera (Un certain regard) itzuli zen La belle et la meute lan honekin. Fikzioa, ordea, dokutik oso hurbil dago, iritzi publikoa (2012an) astindu zuten gertakari errealetan oinarritzen baita Kaoutherrek gordintasunez eta errealismoz aurkezten digun albistearekin.


Meriem ben Mohameden 'Culpable de haber sido violada' (2013) liburuan inspiratuta, zuzendariak thriller eta fabula errealistaren trataera ematen du, pertsonaiarengandik (Mariam) oso  hurbil dauden hartualdiekin, bere 'infernuetara jaitsiera' berezia irudikatzeko, gizarte arkaiko eta delituzko batean (patriarkatua eta  ustelkeria), tunisiarra izan daitekeen bezala.


Zalantzarik gabe, Kaouther tunisiar zinema gorabidearen ordezkari da, estatuko  zirkuitu komertzialera ozta-ozta iristen dena, zirkuitu alternatiboak eta FCAT (Afrikako zinema-jaialdia) bezalako jaialdiak izan ezik, zinemari buruzko beste begirada batzuk ikusarazten saiatzen direnak.


Bide batez, 2020. pandemikoan L'Homme qui a vendu sa peau bere azken filma aurkeztu zuen 77. Venezian eta beste jaialdi  batzuetan, 3 sari lortuz, Kaouther jarraitu beharreko zuzendaria dela  berretsiz.

2417 SAIOA - 2021/3/12 

LA BELLE ET LA MEUTE · Tunisia/Frantzia · 2017 · 100 m. 

Zuz.: Kaouther ben Hania · G.: Kaouther ben Hania · Arg.: Joham Molquist · Akt.: Mariam Al Ferjani, Ghanem Zrelli, Anissa Daoud, Noomen Hamda, Mohamed Hakkari, Chedly Arfaoui

Harremanetarako: Jorge Barrio

Administrazioaren eta liburutegiaren helbidea:

San Nikolas de Olabeaga kalea, 33, 2º

618 31 84 31  -  info@cineclubfas.com

Proiekzio Aretoa:

Indautxu Aretoa (Indautxu Plaza z/g)

Babesten dute

Diputación Bizkaia horizontal.png
ayuntamiento-bilbao-logo-vector-reducido
bottom of page