top of page
Image-empty-state.png

La adopción

«Euskal Gidoigileak»-ekin elkarlanean emanaldia


Gonbidatuak: Daniela Féjerman, zuzendaria eta Alejo Flah, gidoigilea


Daniela Féjerman-ek zuzenduta eta Alejo Flah-rekin egindako gidoia da hau: Adopzioa. Daniel eta Nataliak ezin dituzte umeak izan modu naturalean eta Ekialdeko Europako lurralde batetara bidaiatzera erabakiko dute, ume bat adoptatzeko eta bizitza egokia emateko asmoz.


Baina gauzak ez daude argi hasieratik eta bikotea burokrazia sare ilun batean jauziko da joko arauak argi ez izateagatik.


Zuzendari honek egindako laugarren filma da Adopzioa, eta bere lehenengoa genero dramatikoan. Danielaren egiazko esperientzia pertsonal batean oinarritua dago. Orain dela urte batzuk, Danielak Ukrainako ume bat adoptatu zuenean izandako arazoak kontatzeko beharrean zela eta, sortu zuen film hau.

2286 SAIOA - 2017/5/23 

LA ADOPCIÓN ∙ Espainia ∙ 2015 ∙ 96 min. 

Zuz.: Daniela Féjerman ∙ G.: Daniela Féjerman eta Alejo Flah · Arg.: Juan Carlos Gómez · Mnt.: Teresa Font · M.: Xavier Capellas · Eko.: Tornasol Films / Messidor Films / Ahil / Lietuvos Kino Studija · Akt.: Nora Novas, Larisa Kalpokaité, Francesc Garrido, Arünas Puidokas

Contacto: Jorge Barrio

Sede social y biblioteca: San Nicolás de Olabeaga, 33 2º

Tfno.: 618 31 84 31

Mail: info@cineclubfas.com

Lugar de proyecciones:

Salón Indautxu (Plaza Indautxu s/n)

Patrocinan

Diputación Bizkaia horizontal.png
ayuntamiento-bilbao-logo-vector-reducido
bottom of page