Kokaku Kidotai (Ghost In The Shell)
Animeri buruzko muntaia, Juan Zapaterrek egina. 10-15’
Gonbidatua: Juan Zapater (BilbaoArteren zuzendaria)
Film hau Japonian estreinatu zuten, 1995ean, eta Espainiara 2002an iritsi zen. Titulu bera duen manga-komiki batean oinarrituta dago (Masamune Shirowrena), baina hemen zuzendariak bigarren planoan uzten du detektibetrama erotikoa, eta bere ikuspegia ematen du zenbait gairen inguruan: espiritua, bizia, kontzientzia... Hala, istorioari alderdi filosofikoa eransten dio.
Filosofo ospetsuen erreferentziak dakartza, hala nola Hegelenak, Descartesenak, Kantenak eta Schopenhauerrenak, eta, orobat, zenbait artelanenak ere.
Musika egiteko orduan, azterketa bat egin zuten, teknologia aurreratua erabilita, filmean datorren soinu berezia lortzeko. Musikaren bitartez, etorkizuneko munduaren esentzia ikusarazi nahi da; Bulgariako abestien eta Japoniako kantu tradizionalaren nahasketa bat darabil, eta Txinako kantorenazko pop-abesti bat ere sartzen dute.
Ziberpunkaren erakusgarri zinematografikorik argienetako bat jotzen dute film hau, baita originalenetako bat ere, eta eragin handia izan du geroztiko filmetan.
Ziberpunka zientzia fikzioaren azpigenero bat da, eta konbinatuta darabiltza teknologia aurreratua eta bizi kalitate apala. Industria-osteko etorkizun bat irudikatzen du, eta teknologiaren erabilera kritikatzen, giza izaera hondatzen duelakoan, baina ikuspegi itxaropentsua ematen du: sistematik kanpo dagoen jendeak gaizkiari aurre egin diezaioke bere gaitasun teknikoari esker, nola eta teknologia horiek erabilita sortzaileek pentsatu ez zituzten gauzetarako.
2330 SAIOA - 2018/10/30
KOKAKU KIDOTAI (GHOST IN THE SHELL) · Japonia/AEB · 1995 · 83 min. (Ani)
Zuz.: Mamoru Oshii · G.: Kazunori It (Manga: Masamune Shirow) · Arg.: Hisao Shirai · Eko.: Bandai Visual Company / Kodansha / Manga Video / Production I.G. · M.: Kenji Kawai · Akt.: Animazioa