top of page
Image-empty-state.png

Knock On Any Door

Gonb.: Félix Linares (zine kritikaria eta kazetaria)


Galdutako bala bat hiri handi baten aldirietan -30. hamarkan-, Humphrey, eta Ray, Nicholas Ray polizia baten heriotza argitzeko epaiketan murgiltzen gaituzte. 40. Hamarkan hedatua zegoen genero beltza eta subgenero judiziala uztartzen duen filma, legez kanpoko bizitza gogorra isladatzen duena. Film honek Nicky Romanoren hitzetan (John Derek) oraindik irauten duen bizi modu baten islada den esaldi bat uzten digu “bizi azkar, gazte hil eta gorpuzki eder bat lagatu”. Filman kontaketa kriminala eta ausnarketa soziala elkartzen dira. Ia 50 urte dituen H. Bogart istoriaren ardatz bilakatzen da, parean Romano, benetan antzezpen lehia ederra.


Kamararen atzean maisutasuna Nicholas Rayren eskutik (Wisconsin - 1911), zein ia nahi gabe epaiketaren parte bilakatzen gaituen. Bere hirugarren filmaren aurrean gaude,

arkitektura, antzerkia eta Elia Kazan laguntzaile izatetik pasa eta gero, zineman finkatzen da. Ibilbide labur eta bizia (16 urte eskas kamararen atzean), 30 titulo eta bitxi handiak. Rayk aztarna utzi zuen.

2314 SAIOA - 2018/4/3 

KNOCK ON ANY DOOR · AEB · 1949 · 100 min. 

Zuz.: Nicholas Ray · G.: John Monks Jr. / Daniel Taradash (Nobela: Willard Motley) · Arg.: Burnett Guffey (Z/B) · M.: George Antheil · Eko.: Columbia Pictures · Akt.: Humphrey Bogart, John Derek, George Macready, Allene Roberts, Candy Toxton, Mickey Knox, Barry Kelley

bottom of page