top of page
Image-empty-state.png

Ji-geum-eun-mat-go-geu-ddae-neun-teul-li-da

In memoriam Dani Soloaga (Fas zineklubeko bazkide fundatzailea eta presidente ohia)


Bilbon estreinaldia


Orain bai, lehen ez filmak Locarnoko Urrezko Leopardoa irabazi zuen. Bi gazte oharkabean topo egiten dute: zinegile bat (nola ez!) Cheom- soo (Jeong Jae- yeong) eta margolari bat Hee- yeong (Kim Mim-hee). Topaketa honetan oinarrituz Hong jaunak istorio eder bat sortzen du, sorpresa, sedukzioa, sormena eta edertasuna elkartuz. Hong Sang Soo (Seul, 1960) narratzaile bikaina da gauza guztien gainetik, bere lanak leuntasunez eta samurtasunez jazten dituelarik. Osagai poetikorik ez zaio falta, beti ere soju korear likoreaz lagunduta (bertako edari tradizionala graduazio alkoholiko handikoa). Sorpresa narrazioaren egituran datza, istorio bera bi modutan kontatua, angeluaren arabera. Horixe bera egin zuen Beste lurralde batean filman (In another country), 2013an Fas zinekluban eman genuena. Harrigarriena, hemezortzi film egin ondoren bi besterik ez Espainian estreinatu izanak. Hau galera!


Zorionez udazken honetan hainbat zinemaldi eta aretotan azken filma ikusteko aukera izango dugu, Yourself and yours.


Ziur aski, Orain bai, lehen ez filmarekin maitemintzea bertako bi gazteei gertatzen zaien moduan.

2255 SAIOA - 2016/10/4 

JI-GEUM-EUN-MAT-GO-GEU-DDAE-NEUN-TEUL-LI-DA ∙ Hego Korea ∙ 2015 ∙ 125 min. 

Zuz.: Hong Sang-soo ∙ G.: Hong Sang-soo · Arg.: Park Hong-yeol · Mnt.: Hahm Sung-won · M.: Jeong Yong-jin · Eko.: Kim Kyoung-hee · Akt.: Jeong Jae-yeong, Kim Min-hee, Yoon Yeo-jeong

Harremanetarako: Jorge Barrio

Administrazioaren eta liburutegiaren helbidea:

San Nikolas de Olabeaga kalea, 33, 2º

618 31 84 31  -  info@cineclubfas.com

Proiekzio Aretoa:

Indautxu Aretoa (Indautxu Plaza z/g)

Babesten dute

Diputación Bizkaia horizontal.png
ayuntamiento-bilbao-logo-vector-reducido
bottom of page