Jauja
Flb: Betiko (F) ∙ Euskadi ∙ 2014 ∙ 6 min. ∙ Zuz.: Arantza Ibarra
Gonb.: Arantza Ibarra, laburmetraiaren zuzendaria
1882an, Dinesen kapitaina (Viggo Mortensen) Danimarkatik Patagoniara iritsiko da, hamabost urteko Ingeborg alabarekin batera, Argentinako armadan ingeniari gisa lan bat egiteko. Ingeborgek soldadu gazte batez maitemindu eta harekin ihes egin ondoren, kapitaina etsaien lurraldera joango da, bikotea bilatzera.
Lisandro Alonsok 1995ean, Catriel Vildósolarekin batera, Dos en la vereda film laburra zuzendu zuen; 2001ean, berriz, lehenengo film luzea egin zuen, La libertad, eta Canneseko Un Certain Regard sailerako aukeratu zuten. 2003an, 4L ekoizpen-etxea sortu zuen, bere pelikulak ekoizteko helburuarekin. Los muertos (2004) filmak berriz ere Cannesera eraman zuen, kasu horretan Errealizadoreen Hamabostaldira, eta geroago, Fantasma (2006) eta Liverpool (2008) lanekin parte hartu zuen sail berean. Jauja-k 2014ko Canneseko Un Certain Regarden parte hartu, eta Fipresci saria irabazi zuen.
2213 SAIOA - 2015/5/19
JAUJA ∙ Argentina ∙ 2014 ∙ 108 min.
Zuz.: Lisandro Alonso ∙ G.: Lisandro Alonso eta Fabián Casas ∙ Arg.: Timo Salminen ∙ Mnt.: Natalia López eta Gonzalo del Val ∙ M.: Viggo Mortensen eta Buckethead ∙ Eko.: 4L ∙ Akt.: Viggo Mortensen, Viilbjørk Mallin Agger, Ghita Nørby