Inxeba
Emanaldi berezia ZINEGOAK Zinemaren Nazioarteko Jaialdiarekin elkarlanean
Gonb.: Pau G. Guillén, ZINEGOAK-en zuzendaria
Inxeba (Zauria) John Trengove zuzendari hegoafrikarraren lehen luzemetraia da, Thando Mggolozana idazlearen “A Man Who Is Not a Man” (2009)” liburuan oinarrituta.
Hegoafrikako Xhosa komunitatean girotua dago Ukwaluka garaian (nerabetik heldutasunarako bidaia irudikatzeko urtero egiten den erritoa). Urtero legez Xolani, langile bakartia, bere erkidegoko beste gizonekin nerabeentzako iniziazioko erritu batean parte hartzen du, non nerabeei zirkunsizioa egingo zaien benetako gizonen bizitzarako prestatzeko asmoz.
Kwanda, Johannesburgoko familia on batekoa eta Xolaniren gidaritzapean dagoena, bere kideen izekak pairatzen ditu hirikoa eta sentikorregia izateagatik.
Kwanda jakiten duenean Xolani beste begirale batekin sekretuan maitemindua dagoela hiruren bizitzak erabateko aldaketa jasaten dute.
2310 SAIOA - 2018/2/27
INXEBA · Hegoafrika/Frantzia · 2017 · 88 min.
Zuz.: John Trengove · G.: John Trengove / Malusi Bengu / Thando Mgqolozana · Arg.: Paul Ozgur · Mnt.: Matthew Swanepoel · M.: Joao Orecchia · Eko.: Riva Filmproduktion / Das Kleine Fernsehspiel / ZDF/Arte · Akt.: Nakhane Tour, Bongile Mantsai, Niza Jay Ncoyini, Thobani Mseleni