top of page
Image-empty-state.png

Im Keller

+Flb: Impulso (F) ∙ Euskadi ∙ 2015 ∙ 15 min ∙ Zuz.: Ilune Díaz


Gonb.: Juan Zapater, zinema-kritikaria eta BilbaoArte Fundazioaren zuzendaria eta Ilune Díaz, film laburraren zuzendaria


Ulrich Seidl (Viena, 1952), hiru hamarkada baino gehiago zinemagile gisa dabil, azken filma, Auf Safari, aurten estreinatuko delarik.


Oraingo honetan Fas zinekluban estreinatuko dugu Im kellerezohiko luzemetraia.

Hainbat zinemalditan zehar irabazitako sariek Seidl-en zinegintza bermatzen dute: Xixonen, 2001ean, Hundstage filmak sari nagusia irabazi zuen. Lisboan, 2008an, aho bete hortz utzi ninduen Import Export filmak irabazi zuen. Sevillan, 2012an, Veronika Franz-ek, Paradies, Seidl-en trilogia famatuarekin gidoi onenaren saria irabazi zuen. Eta horrela zerrenda luze luzea egin dezakegu.


Seidl-en zine introspektiboa ez da batere erraz irensten. Lagungarri izan dakiguke Carlos Losillaren ‘En busca de Ulrich Seidl’liburuaren irakurketa (Carlos Losilla, FICXixon, 2003 arg.).


Seidl-ek gizakiaren gizatasuna eta ankerkeria erakusten dizkigu bere gordinean. Austriarren bizimoduan zentraturik (Hanekek pista batzuk eman dizkigu jadanik), “austriatasunaren” izaera bitxia irudikatzen du. Gutxi egindako "txuletoiari" kosk egiteko aukera paregabea.

On egin!

2261 SAIOA - 2016/11/22 

IM KELLER ∙ Austria ∙ 2014 ∙ 81 min. 

Zuz.: Ulrich Seidl ∙ G.: Veronika Franz eta Ulrich Seidl · Arg.: Martin Gschlacht · Mnt.: Christoph Brunner · Eko.: Coop99 Filmproduktion / MMK Media / Ulrich Seidl Film Produktion GmbH · Akt.: Fritz Lang, Alfreda Klebinger, Manfred Ellinger, Inge Ellinger, Alessa Duchek

Harremanetarako: Jorge Barrio

Administrazioaren eta liburutegiaren helbidea:

San Nikolas de Olabeaga kalea, 33, 2º

618 31 84 31  -  info@cineclubfas.com

Proiekzio Aretoa:

Indautxu Aretoa (Indautxu Plaza z/g)

Babesten dute

Diputación Bizkaia horizontal.png
ayuntamiento-bilbao-logo-vector-reducido
bottom of page