top of page
Image-empty-state.png

HLM Pussy

+XIII KORTeN! El cambio de rueda, Begoña Arostegui. EH, 2024, 9’ Ani


Gonb.: Ekonomistak


Mugarik gabe Ekonomilariak eta Euskal Ekonomistak Elkargoa-reekin elkarlanean saioa


Amina, Djeneba eta Zineb, beti elkarrekin diren hiru adiskide, ez direnak klase sozial berekoak. Haietako bat burgesen auzo batean bizi da, aita medikua eta ama abokatua; beste biak ez dira familia dirudunetakoak. Frantzian jaio dira, baina ez dira frantses sentitzen.


Zinebek atzetik darabil anaiaren lagunik onena, eta Aminak, jazartzeari uztea lortzeko partez, estuasunetan jarriko du, bideo bat sare sozialetan publikatuta. Bideoak, hala, arriskuan jarriko du haren segurtasuna eta kolokan bien adiskidetasuna.


Nerabezaroaren indar eta inozentziatik abiatuta sexu baimenaren gaira egindako hurbilketa bat. Ñabardurak ekartzen dizkio indarkeria matxistaren aurkako borrokari alderdi askotatik (lege arloa, politika, gizartea...), eta erakusten du zer-nolako zailtasunak izaten dituzten emakumeek eraso sexual jakin batzuk frogatzeko.


Era berean, filmak argiro goresten du adiskidetasuna.

2586 SAIOA - 2026/03/10

HLM Pussy · Frantzia · 2023 · 101 min

Zuz.: Nora el Hourch · G.: Nora el Hourch, Éléonore Gurrey, Sara Wikler, Raphäelle Richet, Violaine Bellet, Nathalie Saugeon · Mus.: Clément Tery · Arg.: Maxence Lemonnier · Akt.: Bérénice Bejo, Médina Diarra, Leah Aubert, Salma Takaline

Contacto: Jorge Barrio

Sede social y biblioteca: San Nicolás de Olabeaga, 33 2º

Tfno.: 618 31 84 31

Mail: info@cineclubfas.com

Lugar de proyecciones:

Salón Indautxu (Plaza Indautxu s/n)

Patrocinan

Diputación Bizkaia logo
Ayuntamiento Bilbao logo
bottom of page