top of page
Image-empty-state.png

Her

Gidoi Onenari Oscar Saria 2014


Spike Jonze genero askotara jotzen duen zuzendari horietakoa da eta abilezia izugarria adierazi du bere luzemetraietan. “Her” bere laugarren luzemetraia da. Theodore (Joaquin Phoenix) eta Adimen Artifizialean oinarritua den sistema operatibo baten arteko harremanari buruzko filma da. Sistema honek Samantha du izena (Scarlett Johansson-en ahotsa) eta emakume sensual, argi eta leialaren pertsonalitatea hartzen du. Gidoia bikaina da eta honi esker pelikula honek hainbat sari irabazi ditu (adibidez, Oscar saria gidoi originala izateagatik, 2014. urtean,). “Her” aurrerapen teknologiko eta harreman afektiboei buruzko hausnarketa ironikoa da. Nahiko hurbil dagoen etorkizunean girotua, film honek maitasun erromantiko baten istorioa aurkezten digu, gure grinak eta desio sakonenak asebete izango direlakoan teknologi berri konplexuei esker. Baina ikuslearen hausnarketa urrunago doa, gure harremanetan zer eskatzen dugun eta zer eskaintzen dugun baloraziora eramaten gaitu film ausart honek. Hunkigarria eta sakona, “Her” proposamen harrigarria da non erromantizismoa eta amets zientifikoa ezin hobeki agertzen diren. Ekoizpen txukuna eta protagonisten antzezlan bikaina, bai Joaquin Phoenix (Theodore), bai Scarlett Johansson-en ahots sexya (Samantha).

2198 SAIOA - 2015/2/3 

HER ∙ AEB ∙ 2013 ∙ 126 min. 

Zuz.: Spike Jonze ∙ G.: Spike Jonze ∙ Arg.: Hoyte Van Hoytema ∙ M.: Arcade Fire / Owen Pallett ∙ Eko.: Sony Pictures Worldwide Acquisitions (SPWA) / Annapurna Pictures ∙ Akt.: Joaquim Phoenix, Scarlett Johansonn, Amy Adams, Olivia Wilde

Harremanetarako: Jorge Barrio

Administrazioaren eta liburutegiaren helbidea:

San Nikolas de Olabeaga kalea, 33, 2º

618 31 84 31  -  info@cineclubfas.com

Proiekzio Aretoa:

Indautxu Aretoa (Indautxu Plaza z/g)

Babesten dute

Diputación Bizkaia horizontal.png
ayuntamiento-bilbao-logo-vector-reducido
bottom of page