Image-empty-state.png

Handia

V. KORTeN! saria: Areka, Atxur Animazio Taldea


Doan saioa -Fasen lagunak-


Gonbidatuak: Koldo Atzaga (zuz), Eneko Sagardoy (akt)


Ikusle garen aldetik, errezelo handiak sortzen dira Handia ikusi aurretik, Moriartik lortu duen maila poetiko eta zinematografiko horren handiagatik. Moriarti kolektiboak hainbat altxor utzi dizkigu bidean: 80 egunean (Jon/Josemari -2010), Urrezko eraztuna (Jon -2011), Zarautzen erosi zuen (Aitor -2014) eta Loreak (Jon/Josemari -2014). Baina, behin butakan eseri eta zinema-aretoa ilun geratu ondoren, azukrekoxkor bat bezala desagertzen dira hasierako errezelo guztiak. Aho zabalik utziko gaituzte filmaren musika eta irudi itzelek. Gainera, gauza bera gertatuko zaigu filmean entzungo dugun landa-inguruneko XIX. mendeko euskararekin ere.


Errezelo handiak izan genituen egitarauan sartzeko ere, izan duen arrakasta ikusita, baina pantaila barruan zein kanpoan bi pertsonai horiek (Martin eta Migel Joakin Eleizegi –Joseba Usabiaga eta Eneko Sagardoy–) duten magiak harrapatu gintuen, eta azkeneko bultzadatxoa bakarrik falta zen (Aitor eta Jon, baietz!).


Eta filmari erreparatuz, XIX. mendeko baserrira goaz (soziologia) eta, gerra guztiek bezala, gizartea zatitu zuen gerra karlistara (historia); eta, horrekin guztiarekin, ‘erraldoiei’ buruzko zurrumurru bat. Osagai horiek osatzen dute film bikain hori; eta bikaina ez teknikoki bakarrik, nahiz eta hori aipatu izan den gehienbat, bikaina aktoreen lana ere, poztu zein hunkitu egingo gaituena. Lan aparta Ramon Agirrerena…


Dagoeneko ikusi baduzu ere, berriro ikusteak beti ekarriko dizkizu xehetasun berriak, eta ez zara damutuko.

2337 SAIOA - 2018/12/18 

HANDIA · Euskal Herria · 2017 · 114 min. 

Zuz.: Aitor Arregi, Jon GaraÑo · G.: Aitor Arregi, Andoni de Carlos, Jon GaraÑo, José Mari Goenaga · Arg.: Javier Aguirre · Eko.: Irusoin / Kowalski Films / Moriarti Produkzioak · M.: Pascal Gaigne · Akt.: Joseba Usabiaga, Eneko Sagardoy, Ramón Agirre, Iñiigo Aranburu, Aia Kruse, Iñigo Azpitarte