top of page
Image-empty-state.png

Gloria

Pelikula bukatzean Fas Zineklubeko Ohiko Bazkide Asanblada egingo da


+Flb: AVALANCHA (F) ∙ Euskadi ∙ 2013 ∙ 9 min ∙ Zuz.: Nerea Castro


Gonb.: Nerea Castro, laburmetraiaren zuzendaria


Gloriak 58 urte ditu eta bakarrik dago bizitzan. Hutsune hori betetzeko, milaka gauza egiten ditu egunean zehar, eta gauez, maitasuna bilatzen du ezkongabe adinduentzako festen munduan; baina han, zentzurik gabeko abenturatan sartzea baino ez du lortzen.


Zoriontasun hauskor hori hankaz gora jarriko da Rodolfo ezagutzean. Harreman bat hasiko dute, baina gauzak korapilatu egingo dira Rodolfok seme-alabekiko eta emazte ohiarekiko duen dependentziagatik. Gloria buru belarri sartuko da harreman horretan, azkena izan daitekeelakoan, baina, azkenean, munduko errealitate krudelaren kontra joko du. Ondorioz, Gloriak bere burua berreraiki beharko du zahartzarorako itzulerarik gabeko bideari indarberrituta ekiteko.


Pelikula honekin Paulina García irabazi zuen Emakume Aktore Onenaren Zilarrezko Hartza Berlinalen (2013). Zinemagile txiletarra Sebastián Leliok, La Sagrada Familia(2005), Navidad (2009) eta El año del tigre (2011) ere zuzendu ditu.

2162 SAIOA - 2014/2/4 

GLORIA ∙ Chile/Espainia ∙ 2012 ∙ 109 min. 

Zuz.: Sebastián Lelio ∙ G.: Sebastián Lelio eta Gonzalo Maza ∙ Arg.: Benjamín Echazarreta ∙ Mnt.: Soledad Salfate eta Sebastián Lelio ∙ Eko.: Fábula ∙ Akt.: Paulina García, Sergio Hernández, Coca Guazzini, Antonia Santa María

Harremanetarako: Jorge Barrio

Administrazioaren eta liburutegiaren helbidea:

San Nikolas de Olabeaga kalea, 33, 2º

618 31 84 31  -  info@cineclubfas.com

Proiekzio Aretoa:

Indautxu Aretoa (Indautxu Plaza z/g)

Babesten dute

Diputación Bizkaia horizontal.png
ayuntamiento-bilbao-logo-vector-reducido
bottom of page