top of page
Image-empty-state.png

Furtivos

+ Aurk. liburua: ‘Lola Gaos. La firmeza de una actriz’ (2024), Margarita Ibáñez Tarín

 

Gonb.: Margarita Ibañez Tarín, Alfonso C. Vallejo


Furtivos filmaren kopia zaharberritu bat izateak aukera ematen du Espainiako 70eko zinemagintzaren obra handi honetaz gozatzeko. Estreinatu zutenean arrakasta komertzial handia izan zuen.


Angel ehiztaria da, eta basoan bizi da amarekin, emakume agintzaile eta bortitza bera. Hirira egindako bidaia gutxietako batean, Milagros ezagutuko du, adingabeen zentro batetik ihes eginda dagoena eta El Cuqui esaten dioten gaizkile baten maitalea. 


Angelek babestu egingo du, eta etxera eramango du. Amak ez du begi onez ikusten Milagros, eta Angel, berriz, erakarrita sentituko da; horren ondorioz, drama sortuko da.


Opresioa, desira eta halabeharra, eta, hondoan, trantsizioko testuinguru soziopolitikoa.
Furtivos saritu egin zuten Donostiako 1975eko Zinemaldian Urrezko Maskorrarekin.

2573 SAIOA - 11/11/2025

Furtivos · Espainia · 1975 · 99 min

Zuz.: José Luis Borau · G.: Manuel Gutiérrez Aragón, José Luis Borau · Mus.: Vainica Doble · Arg.: Luis Cuadrado · Akt.: Alicia Sánchez, Antonio Gamero, Felipe Solano, Ismael Merlo

Contacto: Jorge Barrio

Sede social y biblioteca: San Nicolás de Olabeaga, 33 2º

Tfno.: 618 31 84 31

Mail: info@cineclubfas.com

Lugar de proyecciones:

Salón Indautxu (Plaza Indautxu s/n)

Patrocinan

Diputación Bizkaia logo
Ayuntamiento Bilbao logo
bottom of page