top of page
Image-empty-state.png

Francisca

Gonb.: Jorge Barrio (zinema irakaslea)


Oliveira maisu handiaren obra. Bere garaian Frantzian bai baina Espainian ez zuten estreinatu, eta orain berrituta dator.


Camilo Castelo Branco idazlearen maitasun istorioa kontatzen du. Fanny Owen maite du, neska gazte ingeles bat, zeina era berean maitemintzen baita Camiloren adiskide eta aurkari denarekin.


Margo bizien eran dago eratua filma, plano finkoekin eta argi gutxikoekin; garai hartako margolan burgesak gogorarazten ditu. Paragrafo literario txikiek ematen diote sarrera kapituluei, apropos antzerki izaera emanez, non hitza eta isiltasuna konbinatu egiten baitira bikaintasunezko ideal itogarriek harrapatutako bi pertsona erakusteko.


Oliveiraren obrarik onenetako bat da, non kritika bat ikus baitaiteke, klase aberats viktoriarraren trakeskeriari egina, eta orduko Portugalen metafora politiko bat.

2472 SAIOA - 2022/11/22

FRANCISCA · Portugal · 1981 · 160  min

Zuz.: Manoel de Oliveira · G.: Manoel de Oliveira (Agustina Bessa-Luisen eleberriari buruz) · Mus.: João Paes · Arg.: Elso Roque · Akt.: Teresa Menezes, Diogo Dória, Mário Barroso, Manuela de Freitas, Rui Mendes, Francisco Brás, Isabel de Castro, Duarte de Almeida, Nuno Carinhas, Alexandre Brandão de Melo

Contacto: Jorge Barrio

Sede social y biblioteca: San Nicolás de Olabeaga, 33 2º

Tfno.: 618 31 84 31

Mail: info@cineclubfas.com

Lugar de proyecciones:

Salón Indautxu (Plaza Indautxu s/n)

Patrocinan

Diputación Bizkaia horizontal.png
ayuntamiento-bilbao-logo-vector-reducido
bottom of page