top of page
Image-empty-state.png

Forushande

Gonb.: Ana Aizpiri (Eitb-ko kazetaria / socia Fas-en bazkidea).


“Muerte de un viajante” Teherango antzerki batea estrenatzekotan dauden bi aktore dira Emad eta Rana Etesami.


Bizi diren eraikina erortzekotan dago hondakinak kentzeko lan baten erruz. Beste lekua batean kokatzen dira, baina aurreko maizterrarekin erlazionatua dagoen gertaera baten ondorioz bikote gaztearen bizitza erabat aldatuko da.


Bikote ba, antzezlan bat, gaizki ulertu bat, agresio bat, duda bat eta balizko mendua. Azken finean milaka aldi errepikatutako argumentu bat, baina oraingoan erabat desberdin kontatua. 


Gizon arrunt baten zorigaiztoa isladatzen da gizarte matxista eta patriarkatu moderno batean errotua. Emakumea elementu egonkor moduan agertze da gizarte bortitz batean. Bera da gehien sufritzen duena, baina konturatzen da bere zoriontasuna ez dagoela inoren bizitza izorratzearekin lotuta eta gizonzkoen gehiegikeriei limiteak jartzen die.


Sari ugari jaso izan ditu filma, besteak beste; Oscarra igelesa ez den beste hizkuntzan egindadko pelikulari, nomiazioa Urrezko Globoetar sailkapen berean, aktore eta gidoi onena Cannes-en…

2319 SAIOA - 2018/5/15 

FORUSHANDE · Iran · 2016 · 125 min. 

Zuz.: Asghar Farhadi · G.: Asghar Farhadi · Arg.: Hossein Jafarian · Eko.: Arte France Cinéma / Farhadi Film Production / Memento Films Production · M.: Sattar Oraki · Akt.: Shahab Hosseini, Taraneh Alidoosti, Babak Karimi, Mina Sadati.

bottom of page