top of page
Image-empty-state.png

Fear And Desire

«1953ko bitxiak» ziklo berezia


+Flb: La casa del lago (F) ∙ Euskadi ∙ 2012 ∙ 11 min ∙ Zuz.: Galder Gaztelu Urrutia


Gonb.: José Luis Rebordinos, Donostiako Zinemaldiaren zuzendaria


Stanley Kubrick (1928-1999). Gazte-gaztetik erakutsi zuen musika, batez ere jazza, xake eta argazkigintzarako zaletasuna. Zaletasun horiek eragina izango zuten gero izango zuen zuzendari lanean. Ikaslea zela argazki batzuk saldu zizkion Look aldizkariari eta 17 urterekin lana lortu zuen bertan. 1951an, lehen filma egiteko erabili zuen aurreratuta zeukan dirua, Walter Cartier boxeolariari buruzko dokumentala izan zen: Day Of The Fight. Flying Padre (1951) eta The Seafarers(1953) film laburrak egin zituen ondoren. 1953an lehen film luzea egin zuen Fear and Desire, jaberik gabeko lurren alde borroka egiten duen gudari talde bati buruzko pelikula. 10 langile baino gutxiagorekin egin zuen eta bera arduratu zen ia lan gehienetaz; bi lagunek eta lehen emazteak (Toba Metz, 18 urterekin ezkondu zen berarekin) lagundu zioten. Pelikula honen kopia askorik ez zegoen, Kubrickek berak eskatu zuen deuseztatzeko, bere esanetan, pelikula “gaztaroko akatsa” zen.

2157 SAIOA - 2013/12/17 

FEAR AND DESIRE ∙ USA ∙ 1953 ∙ 68 min. 

Zuz.: Stanley Kubrick ∙ G.: Howard O. Sackler eta Stanley Kubrick ∙ Arg.: Stanley Kubrick ∙ M.: Stanley Kubrick ∙ Eko.: Stanley Kubrick Productions ∙ Akt.: Frank Silvera, Kenneth Harp, Paul Mazursky, Steve Coit, Virginia Leith, David Allen

Contacto: Jorge Barrio

Sede social y biblioteca: San Nicolás de Olabeaga, 33 2º

Tfno.: 618 31 84 31

Mail: info@cineclubfas.com

Lugar de proyecciones:

Salón Indautxu (Plaza Indautxu s/n)

Patrocinan

Diputación Bizkaia horizontal.png
ayuntamiento-bilbao-logo-vector-reducido
bottom of page