top of page
Image-empty-state.png

Familystrip

Margolari gazte batek, Francisco Herrerok, familia erretratu bat margotu du: Lluis Miñarro ekoizle, zuzendari eta zinema kritikari ospetsuaren aita eta amarena, zeinek enkoadraketaren aurrean, hizketarako gaiak proposatzen dituen. Betiko familia espainiar baten ibilbidea, frankismotik XXI. Mendearen hasierara arte, amaiera estu eta larri bat duela.


“Familystrip” garai hartan Jaime Chávarrik “El desencanto” filmean Panerotarrekin egin zuen lanaren antzeko jarraipen bat da, baina oraingo honetan, pertsonaiekiko harremana pertsonal eta zuzenagoa da. Miñarrok zuri-beltza eta kolorea nahastuz egiten du errodajea, familia erretratu xumea, eta beronekin desagertzen ari den belaunaldi baten oroimena.

2043 SAIOA - 2010/11/30 

FAMILYSTRIP · Espainia · 2009 · 70 min. 

Zuzendaritza: Luis Miñarro · Gidoia: Luis Miñarro · Argazkia: Christophe Farnarier eta Pablo Pérez de Lara · Muntaketa: Sergi Dies · Ekoizpena: Eddie Saeta S.A. · Aktoreak: María Luz Albero Calvo, Francesc Herrero, Francesc Miñarro Bermejo, Luis Miñarro.

Harremanetarako: Jorge Barrio

Administrazioaren eta liburutegiaren helbidea:

San Nikolas de Olabeaga kalea, 33, 2º

618 31 84 31  -  info@cineclubfas.com

Proiekzio Aretoa:

Indautxu Aretoa (Indautxu Plaza z/g)

Babesten dute

Diputación Bizkaia horizontal.png
ayuntamiento-bilbao-logo-vector-reducido
bottom of page