top of page
Image-empty-state.png

Falcon Lake

+XI. KORTeN! Agrio, David P. Sañudo. EH, 2023, 18’. Fik


Gonb.: María Corral López


Familia batzuek aintzira baten ertzean pasatuko dituzte oporrak, Kanadan. Bastien eta Chloe bi nerabe dira etxe berean bizi direnak; Bastienek bere beldurrei aurre egin beharko die Chloeren bihotzean tokitxo bat irabazteko. Elkarrekin beren sexualtasuna eta aintzirako mamuaren kondaira esploratuko dituzte.


Charlotte Le Bon frantziar-kanadar errealizatzailearen lehenengo film luzea da, Bastien Vivesek idatzitako Une sœur nobela grafikoan oinarritzen dena (2017). Sendotasunez konbinatzen du istorio nagusia, adiskidetasun-maitasunen gainekoa, genero fantastikotik hurbileko beste batekin.


Argazkiak istorio bikoitz hori adierazten du, kolore arrosak eta ilunak erabiliz. 


Nabarmentzekoa halaber planoen osaera, batez ere kamera eremu zabal handi batean era estatikoan gelditzen denekoa protagonistak naturaren erdian erakutsiz.

2519 SAIOA - 2024/03/05

Falcon Lake · Kanada/Francia · 2022 · 100 min

Zuz.: CharlotteLe Bon · G.: Charlotte Le Bon (lib. Bastien Vives) · Mus.: Shida Shahabi · Arg.: Kristof Brandl · Akt.: Joseph Engel, Sara Monpetit, Monia Chokri, Arthur Igual

bottom of page