top of page
Image-empty-state.png

Espíritu sagrado

+Flb KORTeN! Hikikomori. Borja Crespo, 2021, 13’. Fic.


Gonb.: Chema García Ibarra (zuz), Leonor díaz (zuz. art.), Borja Crespo (zuz), Susana F. Miravalles (gid)


Ufologiaren zale direnen elkarte batean, OVNI Levanten, hil egiten da fundatzaileetako bat, Julio. Bazkideak hunkituta gelditzen dira; batez ere, Jose Manuel, hildakoarekin hil ala biziko proiektu bat zeramana. Orain, berak bakarrik daki etorkizuna alda dezakeen sekretu kosmikoa.


Eta, bitartean, desagerturiko neska baten bila dabiltza.


Elxen gertatzen da istorioa; horri esker, hiri txiki bateko bizitzan sartzeko modua dago, eta gauza esoterikoak eguneroko bizimoduarekin uztartzen dira.


Lasai kontatutako istorioa da, interesa handitzen doana aurrera egin ahalean. Neska baten desagerpena, haren hutsaren misterioa, naturaltasunetik kontatua dago, gehiegizko dramatismorik gabe, nahiz eta amaieran ikuslea hunkituko duen.


Profesionalak ez diren aktoreekin eginda egoteak balioa ematen dio estilo aldetik; nahiz eta batzuetan antzezpen gehiegitxo egon, pertsonaiak ezagunak egingo zaizkigu, eta gure begikoak gertatu ahalko dira.

2449 SAIOA - 2022/2/22 

ESPÍRITU SAGRADO · Espainia · 2021 · 97 m. 

Zuz.: Chema García Ibarra · G.: Chema García Ibarra · Arg.: Ion De Sosa · Akt.: Nacho Fernández, Llum Arques, Joanna Valverde, Rocío Ibáñez

Contacto: Jorge Barrio

Sede social y biblioteca: San Nicolás de Olabeaga, 33 2º

Tfno.: 618 31 84 31

Mail: info@cineclubfas.com

Lugar de proyecciones:

Salón Indautxu (Plaza Indautxu s/n)

Patrocinan

Diputación Bizkaia logo
Ayuntamiento Bilbao logo
bottom of page