
Erreplika
+XII KORTeN! saria 2025
Gonb.: Pello Gutierrez P., David Aguilar, Iñaki Sagastume, XII. KORTeN!-ren irabazlea
Dokumental honetan, bi desagerpen aipatzen dira, Zikuñagako Andre Mariaren irudiarena, Hernanikoa eta 1979an ostua, eta zuzendariaren aitarena, hila dagoena.
Eskultura erromanikoa 1979ko goizaldean ostu zuten, ostegun santuz, Zikuñagako ermitatik, eta hura zegoeneko horma konka hutsik gelditu zen; hala, Hernaniko herria patroirik gabe gelditu zen, eta hutsune kolektibo bat sortu zen.
Gertaera haren inguruan, pelikulak teoria bat baino gehiago darabiltza: sakristauaren senarra izan ote zen, Erik arte lapur belgikar ospetsua... Are, irudi gurtua erreplika bat baino ez zelako kontua ere aipatzen da.
Aitak grabatutako irudietara ere itzuliko da zuzendaria, eta haren heriotzak utzitako hutsaz gogoetatuko du.
Eta, horrekin batera, norberarena eta senitartekoena den gogoeta batetik soziala eta
filosofikoa den beste batera joango da.
2577 Saioa - 2025/12/16
Erreplika · Euskal Herria · 2024 · 74 min
Zuz.: Pello Gutierrez Peñalba · G.: Pello Gutierrez Peñalba, David Aguilar, Iñaki Sagastume · Arg.: Edgar Moura · Mus.: Maite Larburu · Akt.: (Dokumentala)


