Epizoda u zivotu beraca zeljeza
+ Flb KORTeN! : AGUR (F) ∙ Euskadi ∙ 2013 ∙ 16 min ∙ zuz. David P. Sañudo
Epaimahaiaren Sari Nagusia 2013ko Berlinalean
Danis Tanovic, “Inoren lurraldean” (“No Man`s Land”, 2001; 2002an Film atzerritar onenaren Oscar saria jaso zuen) edo “Circus Columbia” (2010), genero-aldaketa egin du, eta “La mujer del chatarrero/ Txatar-biltzailearen emaztea” filmak –Epaimahaiko Sari Handiaren eta aktore onenaren sariak jaso zituen Berlin 2013an– gaur egungo errealitatearen ikuspegia ematen digu, gogorra eta amore emate askorik gabe, ijito-familia bat filmatzen du, egoera larrian dagoena, eta, hala ere, euren etxean hartu zuten. Giza talde bat, zoritxarrerako, gure teleberrietan agertzen dena edozein unetan. Tanovic-ek dokudrama ekiditen du; eta interes handiz filmatzen ditu seme-alaba txikien ibilerak eta jokoak. Eta, dotorezia handiz, berak desgizartiartze eta berekin dakarren arrazismoari buruz egindako salaketa eragiten du XXI. mendeko gure “zibilizazio handian”.
“Sozialismoak ez zuen funtzionatu, kapitalismoak ere ez; hortaz, erdibidea pentsatu behar dugu. Arlo komun bat ideia jakin batzuetarako edo halako zerbait”. (Danis Tanovic).
2189 SAIOA - 2014/11/18
EPIZODA U ZIVOTU BERACA ZELJEZA ∙ Bosnia y Herzegovina ∙ 2013 ∙ 75 min.
Zuz.: Danis Tanovic ∙ G.: Danis Tanovic ∙ Arg. : Erol Zubcevic ∙ Mnt.: Timur Macarevic ∙ Eko.: Amra Baksic Camo eta Cedomir Kolar ∙ Akt.: Nazif Mujic, Senada Aliman, Semsa Mujic, Sandra Mujic