
En la alcoba del sultán
+XII KORTeN!: Habana Glass, Aitor Mendilibar, Jon Aramendi. EH, 2023, 15’
Inv.: Javier Rebollo, Aitor Mendilibar, Jon Aramendi
Abenturazko filma: zinema Afrika iparraldera iritsi zeneko kronika, eta zinemaren utopiaren gaineko bitxikeria zoragarria.
Egiazko gertaeretan oinarrituriko drama da. 1901ean, Gabriel Veyre frantziarrak, Lumiere anaien kamerariak, Sultan Agurgarriaren gonbidapena onartu zuen, eta zinemagilea Ekialdera eraman zuten. Bidaia hartan, Gabriel Nourren zebilen lanean, kondairazko sultan batentzako kapritxoak egiten.
Zinemari maitasuna erakusteko istorio moduko bat da, istorioak edozein egoeretako irudi mugikorrekin kontatzeko plazerraren ospakizuna.
Film berezia, istorioagatik baino gehiago, kontatzeko moduagatik, nahasian darabiltza materialak, estetikak, koloreak eta testurak. Nabarmentzekoa argazkiaren eta muntatzearen kalitate ona.
2550 SAIOA - 2025/02/11
En la alcoba del sultán · Espainia/Frantzia · 2024 · 97 min
Zuz.: Javier Rebollo · G.: Javier Rebollo · Arg.: Santiago Racaj · Mon.: Marine de Contes, Márton Tarkövi · Akt.: Jan Budar, Ilies Kadri, Pilar López de Ayala, Félix Moati