top of page
Image-empty-state.png

En duva satt på en gren och funderade på tillvaron

+Flb: Tiempo inverso (A) ∙Euskadi ∙ 2014 ∙ 14 min ∙ Zuz. Gregorio Muro eta Mikel Muro 


Gonb.: Gregorio Muro eta Mikel Muro, zuzendariak.


Aurkezpena: Javier Aguirre, EHU-ko Filosofia irakaslea


Gizakiaren existentziaren inguruko hausnarketa egiten duen trilogiaren azken atala dugu En duva satt på en gren och funderade på tillvaron. Roy Andersson suediarrak broma artikuluak saltzen dituzten bi gizonen ibilbidea erakutsiko digu, beren lana egin bitartean suertatzen zaizkien gertaeren bidez. Hainbat esketxez osaturiko lana da, eta plano finko bakarra erabiltzen du Anderssonek esketx bakoitza kontatzeko.


Pelikula berezia da, zalantzarik gabe. Batzuek Jacques Tati eta Ingmar Bergmanen arteko nahasketa gida definitu dute. Ez zaigu definizio txarra iruditzen. Umorez betetako kapitulu txikiek osatzen dute filma, eta istorio horietako bakoitzak puntu “ilun” bat du. Lehen aipaturiko planoen finkotasunak eta esketx bakoitza plano bakarrarekin kontatzeak ez dio hasiera batean pentsa genezaken astuntasunik ematen. Aldiz, plano bakoitzean irakurketa ugari egiteko tartea eskaintzen du planifikazio honek, muntaketa azkarrago batean ezinezkoa litzatekena. Bikainki enkoadratuta dago plano bakoitza, eta eszenografiak inteligentziaz erabiltzen ditu plano bakarraren barnean plano eta enkoadre berriak sortzeko. Beraz, bisualki bada ere, pelikula zinez interesgarri eta entretenigarria.


Aurrez aipatutako guztiari, ordea, gidoi aparta gehitu behar diogu. Asko gustatzen zaidan umore mota lantzen du Anderssonek. Pertsona batekin hizketan ari zarela, dioenaz barre egiten duzunean edo zalantzan jartzen duzunean datorkizun umorea. Brometan ote dabilen susmoa duzunean bezalaxe. Ironiaz beteriko umorea. Umore beltz samarra. Barre egitea ondo ez dagoela dakizunean ateratzen zaizun barre txiki erruduna. Pertsonaia galtzaileak erakusten dizkigu Anderssonek, tristeak, eskaintzeko asko ez dutenak, eta egoera irrigarrietan kokatzen ditu. Protagonisten kasuan bezala: 50-60 urteko bi gizon triste, energiarik gabeak, gatzgabeak, broma artikulu saltzaile bezala erakusten dizkigu, haiek baina tristeagoak diren artikuluak salduz. Ezin barreari eutsi.


Umorez beteriko gizakiaren erretratu bat egiten digu, beraz, Anderssonek En duva satt på en gren och funderade på tillvaron lanean, gidoi eta zuzendaritza apartek benetan gomendagarri bihurtzen dute filma. (Krítika: Uxue Arzelus, Zinea.eus)

2226 SAIOA - 2015/11/17 

EN DUVA SATT PÅ EN GREN OCH FUNDERADE PÅ TILLVARON ∙ Suedia ∙ 2014 ∙ 101 min. 

Zuz.: Roy Andersson ∙ G.: Roy Andersson ∙ Arg.: István Borbás eta Gergely Pálos ∙ Eko.: Roy Andersson Filmproduktion AB / Nordisk Film- & TV-Fond ∙ Akt.: Holger Andersson, Nils Westblom, Charlotta Larsson, Viktor Gyllenberg

Contacto: Jorge Barrio

Sede social y biblioteca: San Nicolás de Olabeaga, 33 2º

Tfno.: 618 31 84 31

Mail: info@cineclubfas.com

Lugar de proyecciones:

Salón Indautxu (Plaza Indautxu s/n)

Patrocinan

Diputación Bizkaia horizontal.png
ayuntamiento-bilbao-logo-vector-reducido
bottom of page