top of page
Image-empty-state.png

El sueño de la sultana

+XI KORTEN!: La mujer ilustrada, Isabel Herguera. EH, 2023, 8’. Ani


Gonb.: Bego Vicario


Ines animazioko zuzendari espainiar bat da; 30 urte ditu, eta Ahmedabaden dago, bere maitale indiarrarekin puskatzeko joana. Kasualitatez, liburu denda batean sartuko da, eta 1905ean Begum Rokeya Hossainek idatzitako kontakizun bat aurkituko du. Hartan, emakumeek gobernatutako alegiazko herrialde bat ageri da. Istorioak liluratu egingo du, eta film bat egin behar duela erabakiko du.


Isabel Helguerak bere lehen opera prima aurkeztuko digu, kolorezko, testurazko eta ametsezko margolan bat, hitzen beharrik gabe fabula bat kontatuko diguna. Zientzia fikzio feministaren literaturako klasiko bat da liburu hau: gizarte bat non emakumeak ezagutzaren jabe diren eta beraz botere politiko eta ekonomikoaren jabe, eta gizonak, ezjakinak, eskolarik gabeak, beren etxeetatik atera gabe bizi dira.


Ohar iradokitzaileak hinduismoaren eta antzinako kondairen gainean, gaur harridura eta jakin-mina pizten dutenak.

2517 SAIOA - 2024/02/20

El sueño de la sultana · Euskal Herria-Francia · 2023 · 86 min

Zuz.: Isabel Herguera · G.: Isabel Herguera, Gianmarco Serra (lib: Begum Rokeya) · Mus.: Moushumi Bhowmick, Tajdar Junaid · Arg.: Eduardo Elosegi, ani · Akt.: Animazioa

bottom of page