top of page
Image-empty-state.png

El abrazo de la serpiente

Flb: KORTeN! zinemaldiaren film labur irabazlea: La Sra. Jesusmari, Aitor Arenas


Gonb.: Iñaki Zabala, zinezalea eta antropologia-indigenan aditua


Karamakate Amazoniako xaman boteretsu bat da, bere tribuko azken kidea, eta oihanaren sakonean bizi da, isolaturik, berak hala nahi duelako. Bakardadean emandako hamarkadek lur jota utzi dute, oroitzapenik eta emoziorik gabe. Xamanaren bizitza hutsa aldatu egingo da Evans etnobotanikoa iristen denean. Evans amesten erakusteko gai den landare sakratu boteretsu baten bila joan da. Biak batera, Amazonas oihanean barneratuko dira eta, bidaian, galdutako oroitzapenak gutxinaka gogoratzen hasiko da Karamakate xamana. 


Ciro Guerra (Río de Oro, Kolonbia, 1981) La sombra del caminante (2004) filmarekin estreinatu zen film luzeen zuzendaritzan, eta hainbat sari lortu zituen lehen filmari esker. Haren bigarren film luzea, Los viajes del viento (2009), Canneseko zinema-jaialdian proiektatu zen, Un Certain Regard sailean. Sugearen besarkada (El abrazo de la serpiente) haren hirugarren filma da.

2264 SAIOA - 2016/12/20 

EL ABRAZO DE LA SERPIENTE ∙ Kolonbia ∙ 2015 ∙ 125 min. 

Zuz.: Ciro Guerra ∙ G.: Ciro Guerra eta Jacques Toulemonde Vidal · Arg.: David Gallego · Mnt.: Etienne Boussac · M.: Nascuy Linares · Prd.: Cristina Gallego · Akt.: Jan Bijvoet, Brionne Davis, Nilbio Torres, Antonio Bolivar, Yauenkü Miguel

Harremanetarako: Jorge Barrio

Administrazioaren eta liburutegiaren helbidea:

San Nikolas de Olabeaga kalea, 33, 2º

618 31 84 31  -  info@cineclubfas.com

Proiekzio Aretoa:

Indautxu Aretoa (Indautxu Plaza z/g)

Babesten dute

Diputación Bizkaia horizontal.png
ayuntamiento-bilbao-logo-vector-reducido
bottom of page