top of page
Image-empty-state.png

Eisenstein in Guanajato

+XII KORTeN! El tercer paisaje, Julen Etxebarria. EH, 2024, 12’. Dok


Gonb. Julen Etxebarria


Eisensteinek Mexikon egindako egonaldiaren kronika, Hollywooden egon ondoren urtebete baino gehiago pasatu zuen han (1931). Mexikora aldatu zen Hilen Eguneko errituak filmatzeko ideiarekin txoraturik, eta hantxe agertu zen bere jarraileriarekin. Ospetsuak hartzen diren eran hartu zuten, baina gorabehera batzuk direla medio amaitu gabe gelditu zen QueVivaMéxico filma. 1979an, Eisensteinen jatorrizko storyboarda-k oinarri hartuta, Grigori Aleksandrovek hurbilketa bat egin zuen Eisensteinek egin asmo zuen muntaketara.


Tragedia eta parodia, edertasuna eta beldur-ikara, zinemagilearen figurari mitikotasuna kentzen dion probokazioa. Greenawayk egin dezake ondo ezagutzen duelako haren obra eta miretsi egiten duelako.


Ez da biografia bat, gertatu ahal izan zenaren zirriborro inpresionista bat baizik (beharbada gertatu zen), Peter Greenawayren estilo barrokotik iragazita.

2559 SAIOA - 2025/04/22

Eisenstein in Guanajuato · Herbehereak/Belgika/Finlandia/Mexiko/Frantzia 2015 · 105 min

Zuz.: Peter Greenaway · G.: Peter Greenaway · Arg.: Carlos Salom, Reinier van Brummelen · Mon.: Elmer Leupen · Akt.: Elmer Bäck, Luis Alberti, José Montini, Sara Juárez, Maya Zapata

Contacto: Jorge Barrio

Sede social y biblioteca: San Nicolás de Olabeaga, 33 2º

Tfno.: 618 31 84 31

Mail: info@cineclubfas.com

Lugar de proyecciones:

Salón Indautxu (Plaza Indautxu s/n)

Patrocinan

Diputación Bizkaia logo
Ayuntamiento Bilbao logo
bottom of page