top of page
Image-empty-state.png

Deux jours, une nuit

«Mugarik gabeko Ekonomilariak» eta «Ekonomisten Euskal Elkargoa»-rekin elkarlanean saioa


Aurtengo Seminci-n (2014) Dardennetarren azken lana izan dugu abiapuntutzat. Film zehatza eta ia etengabe markatzaile gisa jarduten duena. Dardenne anaiak berriro barneratzen dira belgikar gizartean, kasu honetan Marion Cotillard bikainaren eskutik, ‘neurrizko’ antzezpen ederra, haren pertsonaia izaki sinesgarri bihurtuz. Aktore-multzo batek ongi lagundu eta ‘oreka’ ematen diote Sandrari (Marionen pertsonaia). 


Agian, Dardennetarrek agerrarazten gaituzten maratoi moduko horretan, alferrikakoak dira hasieran Sandraren eta antzezkideen arteko solasaldian behin eta berriz aipaturiko hitzak.


Handikeriarik gabe, Dardennetarrek, Belgikari buruz ‘gaur egun’ duten ikuspegia eraikitzen dute, jatorrien eta psikologien mosaikoa. ‘Graziarik gabeko’ sekuentzia batetik abiaturik (zeinetan gerentearen eta bi emakumezko langileen arteko solasaldiak bidea ematen dion filmaren jatorriari: kaleratzea versus ‘prima’) zenbait gorabehera sortuko dira, bereziki, emoziozkoak (Sandra), “bi egun eta gau batean” helburura iristeko.


Irakaspenezko amaiera, garaipen zaporea duen porrotarekin. Aurreko filmik berrienetan gertatu ez bezala, oraingoan Dardennetarrek ez digute zirrara handirik sorrarazi, alegia, “Le silence de Lorna” edo “Le gamin au vélo” filmak, hala ere, eutsi egiten diote maila onari.

2204 SAIOA - 2015/3/17 

DEUX JOURS, UNE NUIT ∙ Belgika ∙ 2014 ∙ 96 min. 

Zuz.: Jean-Pierre eta Luc Dardenne ∙ G.: Jean-Pierre eta Luc Dardenne ∙ Arg.: Alain Marcoen ∙ Eko.: Les Films du Fleuve / Archipel 35 ∙ Akt.: Marion Cotillard, Simon Caudry, Fabrizio Rongione, Pili Groyne

Contacto: Jorge Barrio

Sede social y biblioteca: San Nicolás de Olabeaga, 33 2º

Tfno.: 618 31 84 31

Mail: info@cineclubfas.com

Lugar de proyecciones:

Salón Indautxu (Plaza Indautxu s/n)

Patrocinan

Diputación Bizkaia horizontal.png
ayuntamiento-bilbao-logo-vector-reducido
bottom of page