
Dahomey
+ (Moussa) Moze Nayaren mini kontzertua 15-20'
Gonb.: Moussa, Polo Master (zinemagilea eta musikalaria)
Dahomey dokumental polit, erraz eta duin bat da, kolonialismoa salatzeko. Herrialdetik espoliatutako artelanak berreskuratu zituztenean egina dago, gaur egungo Beningo errepublikan. 2021eko azaroan, Dahomeyko 26 pieza, Paris utzita, Afrikara itzuliko dira.
Objektu horiek eta beste asko indarrez ebatsi zituzten tropa frantsesek 1892an.
Iritsieran egiten zaien harrera berotik kanpo, planteatzen dute zein izan behar duen horren gainean hartu beharreko jarrera. Debatea pizten da Abomey-Calaviko Unibertsitateko ikasleen artean.
Mati Diop zuzendariak, Senegalgo etorkia duen frantziarrak, aurrez ere landuak ditu Afrikako kontinenteak pairatu dituen zailtasun eta abusuak.
Filmeak oso harrera ona izan du zinemaldietan, eta filmik onenaren Urrezko Hartza jaso zuen Berlingo Zinemaldian 2024an.
2551 SAIOA - 2025/02/18
Dahomey · Senegal/Frantzia/Benin · 2024 · 67 min
Zuz.: Mati Diop · G.: Mati Diop · Arg.: Josephine Drouin Viallard · Mus.: Wally Badarou, Dean Blunt · Akt.: (dok) Dowoti Desir, Micheline Ayinon, Bicarel Gnikpo, Nadia Vihoutou Kponadou